Historia
ONDU 2013. urtearen erdi aldera sortzeko asmoarekin elkartu ginen bi fisioterapeuta, Eider eta Joana. Gure ametsetako zentroa martxan jartzea genuen helburu.
Bion artean egindako lehen bileretan, finkatuta gelditu ziren zentroaren funtsezko oinarriak: berezia eta ezberdina izan behar zuen, fisioterapiari buruzko ikuspegi zehatz eta bateratutatik abiatuta. Gure lanbidea ulertzeko modu honetan, fisioterapia tresna bat da, pazientak dira protagonistak, eta helburua, berriz, ongizatea da.
Ordu, energia eta ilusio asko baliatu ondoren, 2014ko otsailean zabaldu zituen ateak ONDUk.
Gure filosofia
Ondun eskaintzen ditugun tratamendu guztiek puntu komun bat dute:
pazientea bere errekuperazioaren erdigunean kokatzea, eta alde aktibo bihurtzea. Gure pazienteei entzunez, eta gure denbora eta ahalegina eurei eskainita, lotura pertsonalizatuagoa eta hurbilagoa lortzen dugu.
Paziente pasiboa, paziente aktibo bihurtzean, pertsona hori bere osasunean eta ongizatean parte hartzen hasten da, eta beraz, kontzienteago ere bihurtzen da. Geure esperientzian oinarrituta, esan dezakegu hori oso positiboa dela luzera begira.
Fisioterapia tresna da eta zu giltzarria zara. Has gaitezen!
Erabiltzen ditugun teknikak
Etengabeko prestakuntzari garrantzi handia ematen diogu; horri eta urte luzetan bildutako esperientzari esker, gaur egun, ondorengo teknikak erabiltzen ditugu gure lana gauzatzeko:
-Eskuzko terapia
-Orno manipulazioak
-Stretching
-Neurodinamia
-K-Stretch
-Kinesiotaping
-Eskuzko drainatze linfatikoa (Vodder metodoa)
-Fibrolisi miofasziala (kakoak)
-Indiba Activ Therapy
-Elektroestimulazioa eta biofeedbacka
Instalazioak
-Banakako tratamenduetarako behar bezala ekipatutako bi kontsultategi
-Erabilera anitzeko gela handi bat, talde jardueretarako, tailerretarako, hitzaldietarako...
-Itxarongela eta komuna
Gainera, Indiba Activ gailua, K-Stretch ohatila bat eta Pilates eta GAH jardueretarako materiala dauzkagu.
#onduz_gain
Ondun badakigu garrantzitsua dela ezagutzak, ideiak eta esperientziak elkartrukatzea. Horregatik, harremana finkatu dugu ekarpen interesgarriak egin ditzaketen osasunaren arloko hainbat profesionalekin. Espero dugu zuek ere horiek ezagutu nahi izatea:
-Sabeletik Mundura
-Ttiklik Elkargunea
-K-Stretch
-Método Hipopresivo
-Colégio Oficial de Fisioterapeutas del País Vasco
-Magale