Zure ongizatea zaintzen dugu

Ezagutu gure terapia pertsonalizatuek nola eraldatu dezaketen zure bizi-kalitatea.

Zu erdigunean

Pertsona bakoitza bakarra da; horregatik, denbora hartzen dugu zu entzuteko, zu ezagutzeko eta zure beharretara egokitutako tratamendua eskaintzeko.

Etxean bezala sentitzea nahi dugu.

Zure ongizaterako pentsatutako gunea, bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko ikuspegi hurbil eta profesionalarekin.

Zerbitzuak

Fisioterapia muskuloeskeletikoa

Lesio muskuloeskeletikoen tratamendua, mina arintzen laguntzeko, mugikortasuna berreskuratzeko eta pazientearen funtzionaltasuna hobetzeko.

Zoru pelbikoko fisioterapia

Abdomino-lunbo-pelbiko konplexuaren disfuntzioei heltzen diegu, funtzionaltasuna, muskulu-kontrola eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Haurtxoen fisioterapia

Haurraren garapenean eta ongizatean eragina izan dezaketen arazo fisikoak tratatu eta prebenitzen ditugu, mugikortasun eta koordinazio alterazioak baloratuz.

Kirol-fisioterapia

Jarduera fisikoari eta kirolari lotutako lesioak prebenitu eta tratatzen ditugu: errehabilitazioa ere eskaintzen dugu. Errendimendu ezin hobea mantentzen eta lesioak azkarrago berreskuratzen laguntzen du.

Drainatze linfatikoa

Sistema linfatikoa estimulatzea, itzulera zirkulazioa hobetzeko eta likidoen metaketa murrizteko (Vodder eta Leluc metodoak), AGADELPRISErekin lankidetzan.

Osteopatia

Sistema muskuloeskeletikoaren disfuntzioak eta horiek nerbio-sistemarekin duten lotura ebaluatu eta tratatzean dugu. Helburua da gorputzaren oreka berrezartzea eta pazientearen ongizate orokorra hobetzea ikuspegi holistiko batetik.

Fisioterapia 
inbaditzailea

Puntzio lehorra, elektrolisi perkutaneoa eta neuromodulazioa. Aukera ematen du ehun sakonetara heltzeko, mina murrizteko eta errekuperazioa azkartzeko; bereziki egokia beste tratamendu batzuek funtzionatzen ez dutenean.

Talde
klaseak

Talde klaseak: Ondufit, Amafit, erditu ostekoa, Masterfit eta ariketa terapeutikoak. Jarduera pertsonalizatua eta gainbegiratze profesionala eskantzen dugu, helburuak modu eraginkorrean lortzen laguntzeko.

Berregokitzea

Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietako profesional batek gainbegiratutako ariketa terapeutiko pertsonalizatua, funtzionalitate osoa berreskuratzeko eta etorkizuneko lesioak prebenitzeko.

Espazioa

Ondu Fisioterapiako txoko bakoitza zure ongizatea lehenesteko diseinatuta dago, ingurune atsegin, moderno eta profesionala eskainiz.
Osasunarekin konprometitutako taldea gara. Zure susperraldia hemen hasten da!

Taldea

Gustatzen zaiguna egiteak eta horrekin gozatzeak gure lanbidea bokazio bihurtzen du. Zure egoera entzuten, aztertzen eta ulertzen dugu, eta egunerokotasunean ongizate eta osasun hobea lortzen laguntzeko bidea hautatzen dugu.

Bezeroen iritziak

Lege loturak

Aviso legal

Política de Cookies

Política de Privacidad

Ordutegiak

Astelehena–Ostirala | 9:00–20:00

Larunbata eta igandea | itxita

Jarri gurekin harremanetan

603 108 997

Non gaude

Foru Plaza, 19 behea

20100 Errenteria

Gipuzkoa

ONDU Fisioterapia © 2026